Saguzarren iparrorratza

Saguzarren iparrorratza
2007/01/01 | Elhuyar

New Jersey-ko Princeton Unibertsitatean egin duten ikerketa batean ikusi dutenez, saguzar arre handia (Eptesicus fuscus) Lurraren eremu magnetikoaz baliatzen da orientatzeko. Ondorio horretara iristeko, saguzar-talde bat bere ohiko gordelekutik 20 kilometrora eraman zuten. Saguzarrak banaka askatu, eta ikusi zuten saguzar guztiak bueltatu zirela gordelekura arazorik gabe. Ondoren, Lurrarena ez zen eremu magnetiko batean jarri zituzten. Saguzar batek ere ez zuen lortu gordelekura iristea. Eremu magnetiko artifizial horretatik atera eta denbora gutxira, ordea, berriro orientatu eta gordelekurantz abiatu ziren.

1
227
2007
1
023
Zoologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila