Robot txikietan txikiena

Robot txikietan txikiena

E. CARTON

Ustez inoiz asmatu den robotik txikiena txanpon edo botoi baten gainean jar daiteke eta eskumuturreko erlojuetarako erabiltzen diren pila horietako hiru baino ez ditu behar beldar-gurpilak mugiarazten dituzten bi motorrak elikatzeko. Sandia laborategi nazionaleko zentro militarrean sortu dute eta, asmatzaileek diotenez, robot handiagoek egin ezin ditzaketen lanak egiteko erabil daiteke, hala nola minak aurkitu eta desaktibatzeko edota arma kimiko eta biologikoak detektatzeko. Baina bestelako helburuetarako ere erabil liteke; gas-ihes arriskutsuak detektatzeko, adibidez, edo hondakinen artean gizakien mugimenduak detektatzeko.

Oraindik tenperatura-sentsorea eta 8 K-ko ROM mikroprozesadorea baino ez baditu ere, aurrerantzean kamera txiki bat, mikrofonoa, komunikazio-sistema eta, beharbada, mikrosentsore kimikoa ezarri nahi dizkiote.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.