Pulsarrak diruditen nano marroiak

Pulsarrak diruditen nano marroiak
2007/06/01 | Elhuyar

Mexiko Berrian, VLA irrati-teleskopio batekin, fenomeno berri bat behatu dute: nano marroi batzuek, pulsarren antzera, irrati-pultsu indartsuak igortzen dituzte. Nano marroiak izarren eta planeten arteko tamaina duten gorputzak dira. Tamaina eta masa txikiegia dute haietan ere izarretan gertatu ohi den fusio nuklearra gertatzeko, eta, horregatik, espazioan gorputz ilun eta geldoen itxura dute. Horrelako gorputzek irrati-pultsuak igortzen dituztela ikusteak astronomoen jakin-mina piztu du.

1
232
2007
6
027
Astronomia
Berriak labur
14
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila