Protesiarekin, pentsatu eta egin

Protesiarekin, pentsatu eta egin
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Chicagoko Birgaitze Institutuan, aurrerapen handiak egiten ari dira protesietan. Azkenekoan, besoa galdu zuen emakume bat gai da, pentsatze hutsarekin, protesia Protesiak elektrodo batzuk ditu, garunak bidaltzen dituen nerbio-bulkadak jasotzeko gai direnak. Garunak bidaltzen dituen nerbio-bulkadak eskuraino iristen ziren lehen, eta, hura galdutakoan, sorbaldaraino iritsi eta han gelditzen ziren. Zirujauek sorbaldako nerbio horiek lekuz aldatu zituzten, bularreko gune jakin batera. Nerbioak ehun berrira egokitu zirenean jarri zioten protesia. Protesiak garunetik datozen bulkadak jaso, prozesatu eta mugimendu bihurtzen ditu. Harrezkero, emakumea gai da garai batean bere eskua mugitzen zuen bezalaxe mugitzeko protesia.

Horrekin batera, emakumeak eskuaren ukimena berreskuratu du, baina, eskuan izan beharrean, bularrean. Alegia, nerbioak jarri dizkioten gunea ukitzen badu, eskua ukitzen ari dela sentitzen du. Ukimena protesiaren hatzetaraino eramatea lortu nahi dute zientzialariek, horrela, protesia duen pertsonak galdutako besoa ordezkatzea lortuko bailukete, ukimen eta guzti.

1
230
2007
4
020
Medikuntza; Diseinua
Berriak labur
10

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.