Polimerozko OptoTxip-ak, komunikabideetako beste iraultza bat?

OptoTxip-ak, edo moduladore elektro-optikoak, seinale elektrikoak seinale optiko bihurtzen dituzten elementu mikroskopikoak dira. Hauen bidez komunikabideetarako hain beharrezkoa den informazio-garraioa erabat azkartzen da, eta zuntz optiko edo satelite bidezko komunikabideetan garrantzi handia dute.

Gaur egun telekomunikabideetan hain beharrezkoa den informazio-jarioa azkartzeko aukera aproposa eskaintzen dute, azalera oso txikian zehar informazio-mordoa transmititzeko gai baitira.

Washington eta Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateetan garatutako zenbait polimerok ezaugarri ezin hobeak dituzte telekomunikabideetan beste iraultza bat eragin dezaketen OptoTxip-ak eraikitzeko. Polimerozko OptoTxip-ak segundoko 1.000 Gigabit garraiatzeko gai dira, eta horretarako kristal arruntek baino sei aldiz energia gutxiago behar dute. Hau dela eta, alor honetan aurrerakuntzak izatea espero da, OptoTxip-ak erabiltzea askoz merkeagoa eta eraginkorragoa izango baita hemendik aurrera. Larry Dalton ikertzailearen arabera, moduladore elektro-optikoek denbora errealeko komunikazioa egiteko aukera emango dute oso epe laburrean. Informazioa garraiatzeko ahalmen handiagoari esker, Informazioaren Gizartean benetako iraultza gertatuko dela uste dute zientzialariek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.