Plastisferaren arriskua aztergai

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

plastisferaren-arriskua-aztergai
Sinbiosian bizi diren bakterioak eta protozooak, hondakin plastikoen mikrozuntzek osatutako inguru batean hazten. Irudia SEM mikroskopio elektroniko bidez hartutako argazkia da, eta erakusten duen eremua 160 mikra zabal da. Arg. Erik Zettler, Sea Education Association©

Ozeanoetako hondakin plastikoek mikrobioen ekosistema berrien habitat bihurtu dira; orain, hiru biologok mikrobio-komunitate horietako batzuk aztertu dituzte, Atlantikoaren iparraldean jasotakoak, eta Vibrio generoko bakterioak topatu dituzte, itsas ingurune horretan ohikoak ez diren bakterio kaltegarriak. Azterketaren emaitzak Sea Education Elkarteko Erik Zettler, Woods Hole Oceanographic Institutioneko Tracy Mincer- eta Linda Amaral-Zettler-ek argitaratu dituzte. 

Aztertu dituzten mikrobio-komunitateak ekosistema osoak ziren; autotrofoak, heterotrofoak, harrapariak eta sinbionteak topatu dituzte. Hondakin plastikoetan bizi dira, itsas barruko inguru hidrofobikoa delako, eta, horrela, normalean garatzen ez diren komunitateek arrakasta izan dezakete. Material plastikoak ekosistema berriak sortu ditu ozeanoetan, eta ekosistema berrien multzoari plastisfera deitu diote zientzialariek.

Hiru biologoek aurkitutako bakterio batzuek polimeroen kateak degradatzen dituzte, alegia, hondakin plastikoak berak; hala ere, hondakinak iraunkorrak dira, eta beste bakterio eta alga askorentzat habitat egokia izaten jarraitzen dute. Aztertutako lagin batean, Vibrio generoko bakterioak azaldu dira, eta, genero horretako espezie batzuek gizakiarengan kolera eragiten dutenez, adituen ustez aurkikuntzak adierazten du plastisferan mikrobio kaltegarriak hedatzeko arriskua dagoela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.