Planetak bilatzeko teleskopioa

Arizonako Unibertsitateko hiru astronomok 16 metroko infragorrizko espazio-teleskopio bat eraikitzea proposatu dute. Teleskopio honen bidez, Lurraren tamainako planetak bilatuko lirateke 10 argi-urteko erradioan dauden izarretan.

Teleskopioa, eraiki ahal izateko handiegia da. Beraz, zatiak Lurrean egin eta piezak espazioan jarri ondoren, bertan mekano baten moduan muntatuko litzateke.

Teleskopio honen giltzarria, iluntze-eraztun bat da. Eraztun honek izarraren infragorrizko interferentzia estaliko luke eta planetak igorritako erradiazioa ez litzateke bere eguzkiarenaren barnean galduko. Planetaren eguratsaren infragorrizko espektroak, haren konposizioaren berri emango liguke. Bizitzarik dagoen ala ez jakitea ere, posible litzateke. Eguratsean ozonoa egotea, horren adierazle izango litzateke.

Ideia polita da. Hala ere luze joko du martxan jarri arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila