Plaken tektonikaren atsedenaldia

Plaken tektonikaren atsedenaldia
2008/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Litekeena da plaken tektonika, Lurreko kontinenteak, mendilerroak eta ozeanoetako arroak eratzen dituen prozesu geologikoa, martxan jartzen eta gelditzen den prozesu bat izatea. Ondorio horretara iritsi dira Carnegie erakundeko ikertzaile batzuk. Hain zuzen, esan dute seguru asko planetaren historian behin gutxienez gertatu dela geldialdi bat, eta berriz ere gerta daitekeela.

Ustezko geldialdia orain dela 30- 50 milioi urte gertatu zen, Indiak eta Afrikak Eurasiarekin talka egin zutenean. Orduan, Tethys izeneko arro ozeanikoa desagertu egin zen. Arro hura subdukzio-zona bat zen, Lurraren gainazala lurpean sartzen den aldeetako bat.

Ikertzaileek esan dute hemendik 350 milioi urtera beste geldialdi bat gertatuko dela agian, Amerika Eurasiarekin elkartzen denean. Gaur egungo subdukzio-zona gehienak (Ozeano Pazifikoan daudenak) desagertu egingo dira orduan.

Horrek eragin handia izango luke Lurreko kliman, eta, beraz, bizian. Izan ere, subdukzio-zonarik gabe ez litzateke sumendirik egongo, eta sumendiak dira Lurrak beroa galtzeko duen bide garrantzitsuenetako bat.

1
240
2008
3
003
Geologia
Berriak labur
4

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.