Parasitorik zaharrena

Egindako ikerketak ontzat ematekotan, argazkikoa sekulan aurkituriko parasitorik zaharrena litzateke.

Museorako bitxi preziatua bilakatuko da argazkiko fosila. Bonneko Unibertsitatean egiten ari diren ikerketen arabera, gaur egungo parasitoen familiako izakia da. Zenbait hegaztiren, zaldien eta krokodriloen gaixotasunak sortzen dituzten parasitoak aztertu dituzte bereziki eta argazkikoaren antza handia dutela ondorioztatu dute.

Ezusterik handiena fosilaren adina aztertzerakoan hartu dute ikerlariek. Gutxienez, 500 milioi urte iragan dira parasito honek lehen animalia kutsatu zuenetik. Egindako ikerketak ontzat ematekotan, sekulan aurkituriko parasitorik zaharrena litzateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila