Paleozuhaitzak berrietan

Paleozuhaitzak berrietan
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: F. Mannolini/New York Estatuko Museoa)

Azken bolada honetan, duela milioika urteko zuhaitz eta basoekin zerikusia duten bi berri jaso ditugu. Lehenengoak dio duela hirurehun eta laurogei bat milioi urte bizi izan zen zuhaitz baten fosila aurkitu dutela. Eta albistea da zuhaitza osorik dagoela. Izan ere, orain baino lehen aurkitu izan dituzte zuhaitz horren (Eospermatopteris) enbor fosilak New York estatuan, baina ez zekiten nolako adaburua zuen. Orain badakite; adaburua hosto zapal zabalez osatua zuen, gaur egungo palmondo batzuen antzera.

Gainera, fosil horri esker konturatu dira lehen ere aurkitu izan zituztela espezie horretako zuhaitzaren adaburuaren fosilak, baina ez zituzten Eospermatopteris enborrekin lotu, eta beste landare-espezie bat zirela pentsatu zuten.

Bigarren berria da duela hirurehun bat milioi urte zegoen baso ikusgarri bat aurkitu dutela Illinois-en. Inoiz ikusi den baso fosilik handiena omen da; hamar hektareako hedadura du, eta ikatz-meategi batean aurkitu dute. Ikatza kendutakoan, meatzearen hormetan, bistan geratu dira baso bateko zuhaitzen eta landareen fosilak.

1
232
2007
6
013
Paleontologia; Ekologia; Botanika; Biologia
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila