Paleontologo, kontu izan fosilak biltzean

Paleontologo, kontu izan fosilak biltzean
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: FMC Corporation)

DNA oso material delikatua da, batez ere, antzinakoa bada. Fosiletan aurkitutako DNA eskasa izaten da; izan ere, urteen poderioz hondatuz joaten da. Horregatik, fosila jaso eta berehala izoztea komeni omen da, itsatsita duen lurra kendu gabe. Eta, gainera, bestelako neurriak ere hartu behar dira (eskularruak eta abar), fosilaren material genetikoa kanpokoarekin ez kutsatzeko.

Gomendio horiek egiteko, ohiko fosil-bilketaren eta ingurune esterilagoan egindakoaren arteko emaitzak alderatu dituzte Parisko Jacques Monod Institutuko paleontologo batzuek. Horretarako, bi aldi desberdinetan jasotako fosilak erabili dituzte. Fosilak duela 3.200 urte bizi izan zen uro batenak dira, ale berarenak: bat 1947an jaso zuten eta museoan egon da, eta besteak 2004an jaso zituzten material genetikoaren kontserbaziorako neurriak hartuz, eta -20 ºC-ra kontserbatu dituzte.

Bada, museoan egon den fosiletik ezin izan dute material genetikorik erauzi. Beste fosiletatik, aldiz, guztietatik. Beraz, bi metodoen arteko aldea nabarmena da. Eta, intuizioak berak ere hala agintzen bazuen ere, orain froga garbiak daude esateko fosilak ahalik eta era esterilenean jaso behar direla.

1
229
2007
3
025
Paleontologia; Genetika
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila