Paleobarometroak

Presio atmosferikoa balio konstantetzat hartzen dugu, baina, horrela izan al da beti? Atmosferaren presioa Lurraren historian zehar nola aldatu den aztertzeko modu bat labak solidotze-prozesuan harrapatutako gas burbuilak aztertzea da. Beste modu bat, berriz, burruntzien antzeko intsektu primitiboen egitura aztertzea da. Paleobarometro horien anatomia giro-presioaren araberakoa da, hau da, intsektuen toraxaren eta hegalen tamaina airearen dentsitatearen araberakoa da, bestela ezingo bailukete beraien estaltze-dantza egin. Ezaugarri horri esker, intsektu horien fosilek aspaldiko garaietako presio atmosferikoa nolakoa zen jakiten laguntzen digute eta, ikertzaileek ondorioztatutakoaren arabera, aipatutako presioa ez da azken 250 milioi urteetan gehiegi aldatu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila