Ozeanoen punturik sakoneneraino iritsi da Nereus urpeko robota

Ozeanoen punturik sakoneneraino iritsi da Nereus urpeko robota
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Robert Elder/WHOI)

Nereus izeneko urpeko robota ozeanoko punturik sakoneneraino murgildu da, Marianetan dagoen Challenger fosan, Ozeano Barearen mendebaldean. 10.902 metroko sakonerara iritsi zen ontzia. Martxan dauden robotetatik gehien murgiltzen dena da Nereus, eta baita 1998tik Marianetako fosa aztertu duen lehenengoa ere.

Tripulatu gabeko ibilgailua da, urrutitik zuntz optikozko soka batekin maneiatzen dena. Nereusen aurretik, bi ontzi murgildu dira Challenger fosan. Lehenengoa, 1960an: Trieste izeneko itsaspeko ontzia 10.916 metroraino murgildu zen, bi tripulatzaile zituela. Eta, azkena, 1996an: Kaiko ontzi tripulatu gabea 10.911 metroraino iritsi zen.

Gaur egun, gehien murgiltzen diren ontziak 6.500 metrora jaisten dira, eta horrek itsas hondoaren % 95 jartzen du eskura. Orain, Nereusek itsas hondoko lurraren % 100era iristeko aukera ematen du.

1
256
2009
9
014
Robotika; Ozeanografia
Albisteak
16
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila