Osasun-historia azal azpian

VeriChip izena du, eta AEBetan dagoeneko lortu du merkaturatzeko baimena. Txip hau besoko azalaren azpian txertatzen da, eta, banakoa identifikatzeaz gain, osasun-historia gordetzen du.

Bere aurrekariek bezala, irrati-frekuentzia bidez egiten du datuen transmisioa. Eta eztabaida areagotu egin du. Izan ere, aurkarien arabera, gainerako identifikazio-txartelekin duen desberdintasun bakarra da azal azpian doala.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila