Onddoak itsaspean

Itsasoko sagailo edo itsakiaren energia eskuratu nahi da Archimedes Wave Swing izenaz bataiatu dituzten onddo erraldoien moduko tresna hauen bidez.

Herbeheretan haizearen energia aprobetxatzeko haize-errota ugari dute, baina orain itsasoaren energiaz baliatzeko urpean onddo bereziak ipintzen hasi dira. Itsasaldiak eta uhinak erabiltzen dira jadanik turbinak birarazteko. Orain ordea, itsasoko sagailo edo itsakiaren energia eskuratu nahi da Archimedes Wave Swing izenaz bataiatu dituzten onddo erraldoien moduko tresna hauen bidez.

Temwork Technology etxeak prestatu ditu sagailoa denean gora eta behera ibiltzen diren eta urpean hamabost metroko sakoneran kokatzen diren onddo bereziak. Bakoitzak 8 megawatteko potentziaraino eman dezake eta lehenbiziko zentral elektrikoa 1998. urtean Portugalen martxan jarri nahi dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila