Olagarroek imitatuz ikasten dute

Napolin ikerketa-talde batek frogatu duenez, zefalopodoek ingurukoak ikusiz ikasten omen dute. Nolabait esateko, eredu bat imitatzea kontzeptualizatzea baino aurreragokoa izango litzateke. Orain arte, portaera-mota hau ornodunen artean, besterik ez zegoela pentsatzen zen.

Ikertzaileek lehenbizi, bola gorri edo zuriei erasotzen irakatsi zieten olagarroei aquariumean. Behar zen koloreari erasoz gero, saria ematen zitzaien. Eta aukeratutakoa behar zena ez bazen, desarra elektriko bat ematen zitzaien. Gero, ikasi gabeko olagarroak ipini ziren olagarro trebatuen ondoan.

Probaldiaren ondoren (4 proba), ikasi gabeko olagarroei aukeratze-probak egin zitzaizkien.

Proba hauen ondorio gisa, olagarroek % 70etan asmatzen zutela ikusi zen. Behaketa bidezko irakaskuntza saria/zigorrarena baino eraginkorragoa zela garbi geratu zen, azken modu honetan aukera zuzenak % 51 besterik ez ziren izan eta.

Beraz, zefalopodoek behatuz ikas dezaketela ondorioztatu zen. Ornogabe hauen nerbio-sistemak ornodunenekin alderatuz analogia batzuk baditu, eta ikerketak aurrera egingo duenez, datozen hilabeteetan informazio harrigarria eskura dezakegu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila