Nondik datoz pergamino zaharrak?

Askoren iritziz, antzinako kristau-komunitateei buruzko datu baliogarri asko jakin ahal izango da Itsaso Hilan aurkitutako pergaminoen jatorria argitzean.

Zientzilariak ADN-probaz baliatuko dira Itsaso Hilan aurkitutako pergaminoen jatorria argitu ahal izateko. Dakigunez, pergaminoen zati solte batzuk baino ez dira orain arte aurkitu. Askoren iritziz, antzinako kristau-komunitateei buruzko datu baliogarri asko jakin ahal izango da Itsaso Hilan aurkitutako pergaminoen jatorria argitzean.

Pergaminoak abere-larruz eginak daude eta horren ADN-proba egingo dute aurten Jerusalem eta Utah-ko Unibertsitateetako ikelariek. Zehazki, pergaminoen eta garai berekoak omen diren fosil desberdinen ADN-probak egingo dituzte. Begiz jotako epeak betetzekotan, urtea amaitu baino lehen jakin ahal izango dugu noiz idatziak izan ziren pergaminoak eta, garrantzitsuago izan daitekeena, nongoak diren.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.