Nobel alternatiboa

Goian Aklilu Lemma eta behean Legese Wolde-Johannes.

Bi ikerlari etiopiarrek aurtengo Nobel Sari alternatiboa lortu dute hogei urteko ikerketa-lanagatik. Lan hau baztertua eta zokoratua egon da hogei urtez eta OME (Osasunerako Mundu-Erakundeak) ez zuen aintzakotzat hartu.

Aklilu Lemma eta Legese Wolde-Johannes-ek eskistosomiasia aurrikusteko metodo bat garatu dute. Eskistosomiasiak 200 milioi lagun gaixotzen ditu Afrikan eta Hegoamerikan. Gaixoari makaltasuna eragiten dio eta azkenik heriotza ere ekar dezake. Gibelean eta beste organoetan bizi den zizare zapal bat da erantzulea. Zizare hauen bektorea marraskilo bat da. Ikerlarion lana marraskiloa hiltzen duen produktu bat aurkitzea izan da.

1964.ean Lemmak Phytolacca dodecandra landarearen fruituek eskistomatosia trasmititzen duten marraskiloak hiltzen dituen toxina bortitz bat zutela ohartu zen. Lemmak Adis Ababa-ko Patobiologi Institutuan lan honi gogotsu ekin zion.

1968.ean OMEk Lemmak eginiko azterketaren lehenengo emaitzak argitaratu zituen. Moluskozida landarearen fruituan bakarrik egoten dela frogatu zuen. Ondoren, bost urtetan zehar toxinaren eskala txikiko frogaketari ekin zion.

Eskala handiko frogaketari ekiteko Etiopiako gobernuak OMEren laguntza behar zuen. Baina OMEk dirua eman aurretik produktua gizakiarentzat eta beste animalientzat ez dela kaltegarria jakin nahi zuen. Azterketa hauetarako diru gehiago behar zuten eta etiopiarrek ez zuten. OMEk laguntza ukatu egin zuen. Eta okerrago izan zen OMEk diru-emaile posibleei dirurik eman ez zezaten gomendatzea.

Etiopiarrak ez ziren ordea izutu eta ez zuten etsi. Lanean segitu dute.

Saria jaso izanak diru-laguntzetarako ateak zabalduko dizkiela espero dezagun.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila