Nitrogenoa erabiltzea, merkeagoa

Nitrogenoa erabiltzea, merkeagoa
2007/03/01 | Elhuyar

Nitrogeno gasa oso ugaria da atmosferan. Nitrogeno hori industrian erabiltzea plastikoak, ongarriak, botikak... egiteko, ordea, garestia da, energia asko behar baita gas-egoeran dagoen nitrogenoaren atomoak bereizteko. Izan ere, nitrogenoaren molekula eratzen duten bi atomoek elkarri lotzeko lotura hirukoitza dute, eta, normalean, molekulek lotura bakarra edo bi lotura izaten dituzte atomoen artean. Cornell Unibertsitateko talde batek gas-egoeran dagoen nitrogenotik abiatuta hidrazinaren antzeko konposatu bat lortu du, katalizatzaile gisa hafnio metala erabilita. Lan zailena, nitrogenoaren loturak apurtzea, hafnioak egiten du, energia gehiegi erabili gabe.

1
229
2007
3
007
Industria
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila