Nios lakua arrisku?

Duela lau urte Kamerungo Nios lakuari jariatutako karbono(IV) oxidozko hodei batek 1.700 lagun eta 3.000 abelburu hil zituen 1986.ean.

Ikerlari iparramerikarrek eginiko azterketaren arabera, tragedia edozein unetan errepika daiteke. Nios lakuaren urak karbono(IV) oxidoaren tranpa moduan jokatzen du, hots, gaseosa-botila batean estalkiak duen zeregin berdina du. Baina, edozein indarrek (lurrikara, haize-ekaitz edo lubizi batek) urari eragiten badio, gaseosa-botila astinduta gertatzen den legez karbono(IV) oxidoa bapatean libra daiteke.

Karbono(IV) oxidoa airea baino pisuagoa denez, lurrazalean metatzen da eta pertsona nahiz animaliak ito egiten ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila