Nilo ibaia hondamendiaren aitzindari?

Mustafa Abdu zientzilari egiptoarraren esanetan, Nilo ibaiaren urak gaizki erabiltzea, ureztatze-proiektu desegokietan esaterako, milioika jenderen bizimodua arriskutan jartzen ari da. Hiru arazo nagusi azpimarratzen ditu.

Lehenik, Al-Khartum eta Alkairo artean egin diren injinerutza-lan hidrologikoek eragin duten ibilgu-aldaketak Sudango iparraldeko lautada emankorrak honda ditzake.

Mustafa Abdu zientzilari egiptoarraren esanetan, Nilo ibaiaren urak gaizki erabiltzea, ureztatze proiektu desegokietan esaterako, milioika jenderen bizimodua arriskutan jartzen ari da eta hiru arazo nagusi azpimarratzen ditu.

Bigarrenik, Sudango iparraldera eta Egiptora doan ur-emaria handiagotzeko asmoz Sudango hegoaldean egin gura den Jonglei ubideak ibaiaren ibilgua aldaraz dezake eta lur emankorrak urperatu. Une honetan, Sudan eta Egiptoren artean prestatutako proiektua geldirik dago, Sudango gerra zibila dela kausa. Abduren iritziz proiektua burutuko balitz, bertako zingirak lehortu, arrain-stockak urritu eta oihana eta beste hainbat natur ingurune betirako kaltetuko lirateke.

“As-Sud-eko zingirak lehortzen badira, inguruko estatuetan, Uganda, Etiopia eta Tantzanian, euri-kantitatea urritu egingo da eta Sudango eta Niloaren arroko beste estatu batzuetako eskualde lehorrak basamortutzen lagun dezake” Abdu doktorearen hitzetan.

Hirugarren arazoa Asuango presak eragindakoa izan daiteke. Presak ibaiak garraiatzen dituen sedimentu eta ongarriak Egipto Beherera irits daitezen eragozten du. Ondorioz, bertako nekazal produktibitatea txikiagotu egin da alde batetik, eta bestetik, Niloren deltaren azalera murrizten ari da. Alabaina, Abdu doktoreak beste arrisku bat azpimarratzen du: Egiptoko lurrazpiko urak nabarmen handiagotzen ari direla eta horrek lurra bigundu egin dezakeela. Horren ondorioz lubizi handiak izan daitezke.

Azkenik, ura oker erabiltzea etorkizunean gatazka politikoen iturri izan daitekeela seinalatu du egiptoar zientzilariak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.