Neutroiak kubikoak izan daitezke neutroi-izarretan

neutroiak-kubikoak-izan-daitezke-neutroi-izarretan
Kubo-itxurako neutroiek materia trinkoagoa osatzen dute esfera-itxurakoek baino. Arg. Guillermo Roa

Zer itxura dute neutroiek? Inork ez ditu ikusi, baina, adituen ustez, neutroiek esfera-itxura dute, beste partikulak bezala. Hala ere, beharbada, ez dira horrelakoak kondizio guztietan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko bi fisikariren arabera, neutroi-izarretan neutroiek kubo-itxura hartzen dute.

Izarraren barruko presioagatik gertatzen da hori. Neutroi-izarrek oso masa handia dute, eta, beraz, grabitate-eremu oso indartsua eragiten dute, protoiak eta elektroiak elkarren kontra konprimatu eta neutroiak sortzeko adinakoa. Ondorioz, nahiz eta Eguzkiak baino 2,5 aldiz masa gehiago izan, neutroi-izarren diametroa 11 kilometrokoa da, gutxi gorabehera. Madrilgo fisikarien ustez, izar bat neutroiz osatuta egotea ez da nahikoa bolumen txiki hori izateko. Horrez gain, konpresio-maila horretara iristeko, neutroiek ondo trinkotuta egon behar dute; alegia, kubo-itxura hartuta. Kalkuluek berresten dute hipotesi hori, neutroi kubikoz osatutako izar baten dentsitatea 10 15 gr/cm 3 ingurukoa baita, zenbait neutroi-izarretan neurtutakoaren antzekoa. Orain, astrofisikariak hasi dira bilatzen neutroi kubikoen existentzia esperimentalki egiaztatzeko moduren bat, pulsarretan adibidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila