Neurrira prestaturiko sendagai-dosiak

Zientzialariek gorputzari behar duen sendagai-dosi zehatza emateko modua aurkitu dute. Ideia, berez, Estatu Batuetako Ohio Estatuko Unibertsitatean materialak aztertzen diharduen Marc Madou ikertzailearena izan da. Pospoloaren tamainako kapsula txiki bat da; gorputzean sartuta, substantzia jakin baten maila detektatu eta, horren arabera, beharrezkoa den sendagai-dosia askatzen du.Kapsulatxoa egiteko hidrogel porotsua erabili dute. Plastiko eroalez egindako egitura bati lotuta dago eta plastikotik korronte elektrikoa iragaten da. Hurrengo urratsa kapsularen kanpoaldeko substantziaren bat (azukrea, adibidez) detektatuko duen biosentsorea asmatzea da.

Oraingoz, azukre-molekulei lotzen zaien proteina batean oinarritutako sentsorearen prototipoa garatzen ari dira. Asmatzaileen ustez, teknologia berri hori ezin hobea da dosi zehatzak behin eta berriro askatzeko (esaterako, diabetikoek behar duten intsulina-dosia). Hala ere, helburu nagusia astronauten loa erregulatzeko beharrezkoa den melatonina askatzeko erabiltzea da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.