Neurona bat eta unitate asko?

Neurona al da nerbio-sistemaren unitate funtzionala ala neuronaren zatiek unitate independenteen gisa eragin dezakete? Neurobiologoak bigarren posibilitatea aztertzen 30 urtez aritu dira, batez ere mikroelektrodoen bidez zerebeloko Purkinje neuronen erregistroak zuhaitz dendritikoaren leku jakinetan aldaketa nabarmenen seinaleak jasotzen zituelako.

a) Mikroelektrodo bidezko erregistroak bi seinale txiki, neurri desberdinekoak, detektatzen ditu. b) Zelularen gorputza goian dago. Axonak (ez da ikusten) zelularen gorputza irudiaren goi aldean utzi du.

Gaur egun neurobiologo adituek kaltzioz koloreztatutako adierazlearen bidez aldaketa horien distribuzio espaziala zein den ere aurkitu dute. Aurkikuntza garrantzitsua da, zeren horrek neuronaren zatien aktibazio independentea zuzenean neur daitekeela adierazten bait du.

Irudian akuriaren zerebeloko Purkinje zelula baten bereizmen altuko erregistroa ikus dezakegu. Bertan 3 zona dendritiko bereiz daitezke: behean ezkerretara kaltzioa igotzean bi seinale bereiz daitezke; ezkerretan goian eta eskuinean behean bigarren seinalea soilik detektatzen da eta beste hainbat zonatan ez da seinalerik detektatzen.

Oso zezula konplexuetan adituek sei zona desberdin bereizteko gai izan dira.

Nahiz eta zuhaitz dendritikoan zona independenteen funtzionamendua zuzenean neurtzea neurobiologoentzat erakargarria izan, portaerak neuronen interakzioz nola eratzen diren ulertu nahi dutenentzat aipatu zonak arazo bihurtuko dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group