Mikroskopio elektronikoak muga gainditu du

Mikroskopio elektronikoak muga gainditu du
2007/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Angstrom erdi bateko, hau da, 0,05 nm-ko egiturak ikusteko gai den lehen mikroskopio elektronikoa egin dute. TEAM izena du (transmission electron aberration-corrected microscope) eta Estatu Batuetako eta Alemaniako hiru ikertzaile-taldek egin dute elkarlanean. Horren bidez, atomo-eskalan materiak duen egitura eta dinamika hobeto ezagutzeko aukera izango dutela uste dute ikertzaileek.

Orain arteko mikroskopio elektronikoak ez ziren Angstrom bat baino txikiagoko gauzak bereizteko gai --solido bateko atomoek elkarren arten duten tartea baino txikiagoa da hori--. Mugetako bat aberrazio esferikoa da, alegia, erabiltzen diren lente zilindrikoek elektroiak fokatzean irudian sortzen duten lausoa. Orain, arazo hori gainditzea lortu dute. Hala ere, are gehiago hobetu nahi dute, eta hurrengo pausoa aberrazio kromatikoa zuzentzea da.

1
236
2007
11
002
Fisika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila