Mikrobio berozale eta nitrogeno-finkatzaileak

Mikrobio berozale eta nitrogeno-finkatzaileak
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: AEBetako Itsaspea Aztertzeko Programa (NURP))

Seattle-ko Washington Unibertsitateko bi ikertzailek 92 ºC-ko tenperaturan nitrogenoa finkatzeko gai den mikrobio-mota bat aurkitu dute. Mikrobioa ozeano Pazifikoko erupzio hidrotermal batzuen inguruan bizi da, 100 metroko sakoneran.

Kondizio horietan bizidun nitrogeno-finkatzaileak aurkitu izanak balio lezake argitzeko nola eboluzionatu zuen nitrogenasak, hau da, mikrobioak nitrogenoa finkatzeko gai bihurtzen dituen entzimak. Izan ere, litekeena da antzekoak izatea ozeanoko eremu horretan dauden kondizioak eta bizia sortu berri zenean ingurunean zeudenak.

Nitrogenasaren eboluzioaren inguruan ikuspuntu bat baino gehiago dago. Teoria batek dio entzima behin bakarrik sortu zela, aspaldi-aspaldian, eta harrezkero mantendu egin dela. Beste teoria baten arabera, berriz, entzima hori geroago agertu zen, bizia sortu berria zen garaian amonio ugari baitzegoen, eta mikrobioentzat errazagoa baitzen amoniotik hartzea beharrezko nitrogenoa. Aurkikuntzak lehenengo teoriaren alde egiten du, baina oraindik ez dago ezer ziurtatzerik.

1
229
2007
3
026
Zoologia
Berriak labur
13

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.