Mediterraneoan aspaldi egondako kontinente baten arrastoak aurkitu dituzte

mediterraneoan-aspaldi-egondako-kontinente-baten-a
Duela 140 milioi urte inguru, Europa, Afrika eta Adria Handia nolakoak liratekeen irudikatzen duen ilustrazioa. Berde ilunez, uretatik kanpo legokeen lurra; berde argiz, ur azpikoa. Arg. Douwe van Hinsbergen/Utrecht Unibertsitatea

10 urtez ikertzen egon ondoren, geologo talde batek duela 140 milioi urte inguru Mediterraneoan egondako kontinente ezezagun baten arrastoak aurkitu ditu. Adria Handia izena jarri diote kontinenteari, eta Groenlandiaren tamainako masa zuela uste dute.

Duela 240 milioi urte, Gondwana superkontinentearen zati bat kontinentetik bereizten hasi eta iparralderantz mugitzen hasi zenean sortu omen  zen Adria Handia, egun Europa gisa ezagutzen dugunaren hegoaldean kokatuz. Gerora, duela 120 milioi urte, Europarekin talka egin zuen Adria Handiak, bortizki. Erabat txikituta geratu zela uste dute, Europaren azpian lurperatuta. Baina pusketa txiki bat Europaren gainean mantendu omen zen geologoen arabera, egungo 30 herrialdetan barreiatuta azaldu baita. Esaterako, Alpeetan. Zaila izan da datuok bildu eta kontinentearen non egon zen argitzea, Utrecht eta Osloko Unibertsitateetako eta EHT Geofisikako Institutuko ikertzaileek adierazi dutenez.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.