Martialis: inurrien azpifamilia berri bateko lehena

Martialis: inurrien azpifamilia berri bateko lehena
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: C. Rabeling)

Inurri arraro bat aurkitu du Brasilgo basoetan Texasko Unibertsitateko Christian Rabeling biologoak. Adituaren ustez, antzinako inurrien itxura eta ezaugarriak ditu, eta horrek egiten du aurkikuntza hori oso aipagarria. Inurria espezie berri batekoa izateaz gain, ordea, sailkapen taxonomikoaren adar berri bat zabaldu du. Genero ezezaguneko inurria da, eta, are gehiago, azpifamilia baten lehen kidetzat hartu dute adituek. Hain intsektu arraroa izanda, entomologoak Marteko inurri deitu dio, eta Martialis heureka izen zientifikoa eman dio.

Adituak harrituta daude inurriak ez duelako liztorren antza. Eboluzioan, inurriak liztorretatik datoz, eta, horregatik, antzinako ezaugarriak dituen inurri bat izanik, haien antza izatea espero zuten. Gainera, begi gabekoa da (lurpeko animalia, beraz), baraila luze eta estuak ditu, eta atzeko hanka-parea oso gutxi garatua du, aurrekoekin alderatuta. Entomologoen ustez, Martialis-ek inurrien taldean duen lekua eta ornitorrinkoak ugaztunen artean duena parekoak dira.

1
247
2008
11
014
Zoologia
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila