Marteko gatza, biziaren etsai

Marteko gatza, biziaren etsai
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL)

Marten iraganean bizidunak egoteko kondizio aproposak egon zitezkeela susmatzen dute astronomo batzuek. Izan ere, ur likidoa egon zelako zantzuak topatu dituzte, eta, Lurrean behintzat, urak bizidunak sortzeko aukera ematen du. Alabaina, egin dituzten azken ikerketen arabera, badirudi Marteko ura gaziegia zela bizidunak sortzeko eta hartzeko.

Meridiani lautadan, adibidez, nabarmenak omen dira noizbait ura egon zelako arrastoak, eta Opportunity ibilgailuak han bildu dituen laginak aztertu dituzte Harvard Unibertsitateko geokimikariek. Beste leku batzuetan jasotako laginak eta Martetik Lurrera eroritako meteoritoenak ere ikertu dituzte. Hortik ondorioztatu dute Lurreko inguru gazienean bizi den mikroorganismoak ere ezingo zukeela iraun duela 4 milioi urte Marten omen zegoen uretan.

Hain zuzen, Marteko ura itsasokoa baino 10-100 aldiz gaziagoa zela kalkulatu dute, eta, gainera, ingurua azidoa eta oxidatzailea zela. Horrenbestez, bizia sortzeko aukera gutxi egon zela uste dute; izatekotan, denbora-tarte txiki batean izango zen.

1
244
2008
7
002
Astronomia; Biologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila