Marrazoen misterioa

Bahametako itsasoan maiz agertzen dira partikula txiki zuriz osatutako hodeiak. Esekitako partikulek espaziotik ere detektatu diren lerro distiratsuak eratzen dituzte eta 200 kilometro karratuko azalera estal dezakete. Bertakoek lerroak arrainek eragiten dituztela diote baina arrain gutxi dago hodeiak eratzen diren eskualdean.

Hainbat ikertzailek kondizio zehatzetan kaltzio karbonatoa hauspeatzen delako eratzen direla uste dute, ordea. Baina New York-eko Palisades behatokiko ikertzaileek uraren kimikak teoria horri ezin diola eutsi uste dute. Hain zuzen, kaltzio karbonatoaren teoria egiaztatu nahian ari zirela eskualdean bizi diren marrazoengan jarri zuten arreta. Hodeien atzean marrazoak egon daitezkeela uste dute, hots, marrazoek ehiza-teknika gisa harrotzen dituztela itsasoko sedimentuak. Izan ere, marrazoak eremu elektrikoez baliatuta orienta daitezke, baina harrapakina ez. Harrotutako sedimentuek itsututa, ehiza erraza bihurtzen

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.