Marraskilo pozoitsuak

Konoak marraskilo haragijale itsastarrak dira; arrain txikiz, zizarez eta beste moluskuz elikatzen direnak. Itxura eta kolore ederrekoak izanik oso pozoitsuak dira. Kono izena oskolak duen itxuratik datorkio eta itsas tropikal eta subtropikaletan bizi da.

Mediterranioan, adibidez, tamaina txikiko espezie bat bizi da, Conus mediterraneus izenekoa, hain zuzen ere, baina hau ez da pozoitsua.

Animalia hauen pozoia peptido pneurotoxikoz osaturik dago eta curare-aren antzeko eragina du. Harrapakinak bibrazioen bidez detektatzen dira eta eztenaz baliatuz pozoia injektatzen dio, horrela harrapakinak erabat paralizaturik geratzen direlarik. Ondoren tronpatik zurgatu eta irentsi egiten ditu.

Gizakian duen eragina espezieen araberakoa da. Ziztada-unean mina txikia da, baina handik gutxira ahulezia eta bizi-funtzioen moteltzea sentitzen da. Azkenik, heriotza bihotz eta birikak geldituta gertatzen da.

Orain arte ez da antidotorik aurkitu eta kono-espezieen artean kono geografiko izenekoa da arriskutsu; bere pozoia kobrarena baino bost aldiz eraginkorragoa baita.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.