Marburg birusaren kasu bat detektatu dute lehen aldiz Mendebaldeko Afrikan

marburg-birusaren-kasu-bat-detektatu-dute-lehen-al
Lehen aldiz detektatu da Marburg birusaren kasu bat Mendebaldeko Afrikan. Arg. Osasunaren Mundu Erakundea

Marburg birusaren kasu bat detektatu dute Ginean, lehen aldiz. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, orain arte Angolan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kenian, Hego Afrikan eta Ugandan izan dira agerraldiak, eta oraingoa lehen aldia da Mendebaldeko Afrikan.

Ebola gaitza sortzen duena birusaren familia berekoa da Marburg. Sukar hemorragikoa eragiten du, eta berriki hildako pertsona baten laginean identifikatu dute, Ginean. OMEk osasun-langileen lana azpimarratu du, azkar detektatu baitute kasua, eta berehala eman baitute harren berri. Inguru horretan bertan, ebola-agerraldiak izaten dira, eta, biak ere antzera sortu eta hedatzen direnez, bataren prebentzio- eta kontrol-neurriek bestearentzat ere baliagarriak direla aipatu dute.

Marburg birusa fruta-saguzarren bidez iristen da gizakietara, eta pertsonatik pertsonara, berriz, jariakinen bitartez transmititzen da, kontaktu zuzenaren bidez, zein kutsatutako objektu eta gainazalen bidez.

Hilkortasun-tasa % 24 eta % 88 bitartekoa da, birusaren aldaeraren eta pazenteak jasotako arretaren arabera. Ez dago txertorik, ez berariazko sendagairik, baina terapiak garatzeko hainbat ikerketa daude martxan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila