Lurrikarak iragarri nahian

Lurrikarak iragartzea izango da hainbat lurraldetako biztanle eta agintariren ametsa, zalantzarik gabe.

Baita PRENLAB proiektu europarrarena ere. Islandian ari dira lanean eta, orain jakin denez, joan den urriaren 27 eta 29an agintariei lurrikara "handia" izango zela iragarri zieten. Iragarpena azaroaren 10ean errepikatu zuten, berehala gertatzen bazen 5. mailakoa izango zela eta bi hilabete edo geroago gertatzen bazen 6. mailakoa. Hiru egunera 5. mailako lurrikara pairatu zuten iragarpena egin zen estaziotik 2 km-ra. Teknika uhin sismikoen atzerapen erlatiboaren neurketan oinarritu dute, atzerapen hori aldatu egiten baita lurrikara baino lehen.

Hori neurtzeko sismometro-sare konplexua behar da eta horrek eragotzi du, orain arte, iragarpen gehiago egitea. Hala ere, orain arteko iragarpenak zuzen atera dira. Bestalde, teknika horrek lurrikara bera eta izango duen magnitudea neurtzea ahalbidetzen badu ere, ez du zehatz-mehatz non gertatuko den adierazten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila