Lurrazpiko oxigenoa

Vassilli Bgatov ikerlari sobietarraren ustetan, eguratsean dagoen oxigenoaren zatirik handiena Lurraren bihotzetik letorke eta ez landareen fotosintesitik, orain arte hori uste bazen ere. Geologo honen arabera, ozeanoen hondoan lurrazalean dauden arrakaldadurek magma azaleratzen dute eta honekin batera oxigenoa. Oxigenoz aseta dauden ur hotzak, gainazalera igotzen dira eta bertan berotzen direnean soberan daukaten oxigenoa libratzen dute.

Hipotesi honek, ozeanolariei bide bat eman diezaieke itsas hondoko urak horrenbeste oxigeno zergatik daukaten azaldu ahal izateko. Gainazaleko urek duten oxigeno-aberastasuna ordea, plancton-ari zor zaio.

Bgatov-en hipotesiaren aldeko beste datu bat, zera izan daiteke: itsas hondoko urak eta azalekoak isotopo-proportzio desberdina izatea. Nonbaiten egon behar du desberdintasun horren iturriak.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.