Lurraren masa berdina duten exoplanetak

1992an aurkitu ziren lehen exoplanetak, hau da, eguzki-sistematik kanpo detektatu diren lehen planetak. Nolakoak dira? Badute hemengoen antzik? Orain, hamaika urte geroago, haien masa neurtu ahal izateko adina datu jaso dira; astronomoen arabera, Lurraren masa berdina dute, gutxi gorabehera.

Gainera, jakin dute planeta horiek pulsar baten inguruan biraka ari direla, eta hori ez da berri ona astrobiologoentzat. Izan ere, horrek esan nahi du planeta horiek etengabe ari direla erradiazioa jasotzen, eta kondizio horietan ezinezkoa da ezagutzen dugun bizia garatzerik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila