Loratzearen giltza, azkenean!

Loratzearen giltza, azkenean!
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: P. Busselen, www.kuleuven-kortrijk.be/bioweb/)

Lehen ere lau haizeetara zabaldutako albiste baten oihartzuna dirudi: loratzearen mekanismoaren giltza aurkitu dute, florigeno deitzen diotena. Termino horrekin izendatu zuten hostotik kimura doan konexioa, loratzea eragiten duena, alegia.

Urteetan bila jardun ondoren, 2005ean florigenoa aurkitu zutela aldarrikatu zuten Suediako Nekazaritza Zientzien Unibertsitateko ikertzaile batzuek. FT genearen RNA zela uste zutela esan zuten. Baina artikuluan argitaratu zituzten datuekin saltsa handi samarra egon da, egileetako batek hainbat datu ezkutatu izana leporatu baitio besteari. Eta eztabaida artean konpondu gabe zela, beste bi artikulu argitaratu dira frogatzen dutenak benetako florigenoa ez dela RNA, FT genearen proteina bat baizik.

1
232
2007
6
021
Biokimika; Biologia
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila