Lemureak Parisen

td class="art-testua" valign="top">

Gaur arte fisikariak ados zetozen gerra nuklearraren ondorioez: Lurraren tenperatura jaitsi egingo litzateke eta negu nuklear deitutakoa pairatu behar izango genuke. Guzti honen kausa, leherketa atomikoek eguratsean sartutako hautsak eratutako hodeiak (zeintzuk eguzkiaren argiari lurraren gainazalera iristen eragotziko bait liokete), izango lirateke.

EEBBtako zientzi akademiako zenbait fisikarik beste panorama bat proposatzen du. Beren ustetan hasiera batean planetaren aldiuneko beroketa gertatuko litzakete. Eguratsean ur-lurrinezko kantitate itzelak injektatuko lirateke eta hauek sortutako hodei-geruzak lurrak espaziorantz isladatzen dituen erradiazio infragorriak(beroa alegia) gainazalera itzuliko lituzke atzera.

Hau da, berotegi efektu izenez ezagutzen den fenomeneoa gertatuko litzateke. Beroketaren iraupena hodeien iraupenaren araberakoa izango litzateke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila