Latxortena, lorez lore

FITXA TEKNIKOA
Latxortena

Landare honen familian, espezien kopurua nahikoa ugaria da; hala ere, lobularia generoaren bi espezie baino ez dira ezagutzen Europan. Horietako bat Lobularia maritima da eta honek bi subespezie ditu: oraingoan aztertuko dugun subespezie maritima eta subespezie columbretensis ; Columbretes irletan bakarrik aurkitzen dena, hain zuzen ere.

J. Terés

Latxortena landare txikia izan arren, sustrai-aparatu handia du, zalantzarik gabe, bere kokapenera egokituta. Kanpoko eiteari dagokionez, gehienetan zurtoin loredun ugari dituen landare adarkatua da eta, oro har, lurzoruan etzanda egoten da. Hostoak txikiak eta lantzeolatuak, zenbaitetan obobatuak, dira. Lore ugari ditu eta zurtoin muturretako kapituluetan kokatzen dira; oro har, zuriak dira eta batzuetan arrosak. Usain goxoa dute. Urte osoa ematen du loretan eta, beraz, erleak ohizko bisitariak ditu. Bestalde, dituen haziak oso txikiak eta oso ugariak dira.

Landare honen banaketari dagokionez, Euskal Herrian hareatzetan eta dunetan puntualki azaltzen da. Espezialistek ez dute Kantauriko ertzean landare espontaneo edo naturalizatua ote den garbi esaten, ornamentaziorako oso erabilia izan baita gure artean. Bestalde, landare honek polimorfiarako joera handia erakusten duela eta, Amerikan, Europako iparraldean, Ozeanian eta Australian, esaterako, naturalizatua izan dela esan daiteke.

Landare honen hazi txikiak hainbat gaitz sendatzeko erabili izan dira maiz, hala nola eskorbutoa, gaixotasun benereoak eta iraizketa-aparatuko gaitzak osatzeko.

Familia: kruziferoak
Espeziea: Lobularia maritima subsp. matitima
Banaketa: kostaldean zehar oso sakabanatuta
Habitata: hareatzetan eta dunetan bereziki
Sendabelarra: bai

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.