Latirismoa iraganeko kontua?

Aixkola aziendei bazka moduan eman ohi zaie gure artean. Munduko toki askotan, Indian, Pakistanen eta Etiopian esaterako, pertsonek jaten dute. Alabaina, aixkol asko jateak latirismoa sortzen du, toxina bat medio.

Aixkola (Lathyrus sativus) aziendei bazka moduan eman ohi zaie gure artean. Munduko toki askotan, Indian, Pakistanen eta Etiopian esaterako, pertsonek jaten dute. Aixkolak proteina asko ditu eta gainera, lehorteak oso ondo pairatzen ditu. Beraz, aukerako elikagaia da estatu horietan.

Alabaina, aixkol asko jateak latirismoa sortzen du, toxina bat medio. Latirismoak hanken higidura kontrolatzen duen garunaren zatiari eragiten dio eta ondorioz, bizkarrezurreko eta nerbioetako arazoak agertzen dira.

Haidarabad-eko (India) Elikadura Institutuko ikerlariek toxina-kantitate txikia duten aixkolaren barietateak lortu dituzte. Barietate berriek lore zuriak dauzkate, zaharrek horiak dituztelarik. Horrek nekazari alfabetatugabeek batzuk besteetatik desberdin ditzaten lagunduko du.

Orain, baldintza klimatiko desberdineko lurretan probatzen ari dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila