Laserrez bereizitako tomate haziak

Tomate haziek, onak edo txarrak dauden, argia era batera edo bestera sakabanatzen dute. San Petesburg-eko Institutu Agrofisiko bateko ikerlariek egin dute ikerketa.

Hazi-mota bakoitzeko bi sakabanatze-diagrama osatu dituzte, bata hazi onentzat eta bestea hazi txarrentzat. Orain arte barietatearen "garbitasuna" detektatzeko egiten ziren analisien aldean duen abantaila hazia ez hondatzearena da. Hala ere, prezioak ikusita erabilera frogatu egin beharko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila