Laser urdinaren aplikazioa

IBM etxeak munduko marka hautsi berria du. Ezabatu eta berriz erregistra daitekeen CD diskoan zentimetro karratuko 2,5 Gigabiteko informazioa sartzea lortu dute, hau da, orain arteko sistemarik onenak baino bost aldiz gehiago.

Arrakastarako giltza laser urdina erabiltzea izan da. Izan ere, infragorrizko laser tradizionala baino errazago fokalizatzen baita. Prozedura honen aplikazio komertzialak hurrengo bost urteetan hedatuko direla espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila