Landareen mekanismo ezezaguna

img height="133" hspace="5" src="Images/A211-014.jpg" vspace="5" width="200"/>

Orain arte uste zen elikagaiak garraiatzaile espezifikoen bidez sartzen zirela landareen zeluletara. Baina Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agrobioteknologia Institutuan frogatu dute elikagaiak (sakarosa, aminoazidoak, etab.) batez ere endozitosiaren bidez barneratzen dituztela landareek, poltsa moduko besikulak sortuta.

Aurkikuntza horrek landareei buruz zegoen dogma bat puskatu du. Dogma horren arabera, edozein substantziak, landare barrura sartzeko, mintz plasmatikoan dauden garraiatzaile espezifikoak behar ditu. Ikerketa honek ez ditu baztertzen mintz plasmatikoan dauden garraiatzaile espezifikoak, baina, dirudienez, orain arte uste zen baino gutxiago daude eta garrantzi txikiagoa dute.

Hala, egindako esperimentuek frogatu dute elikagaiak eskuratzeko bi prozesu independente daudela. Hau da, lehenengo minutuetan sakarosa garraiatzaileen bidez sartzen da zeluletara, eta, bitartean, sakarosa horrek berak endozitosi-prozesua aktibatzen du. Endozitosiaren eraginez, zelulan mikrobesikulak sortzen dira eta, ordutik aurrera, mikrobesikula horiek sakarosa-kantitate handiak barneratzen dituzte.

Ikerketaren emaitzek frogatu dute, gainera, sakarosak bakarrik eragiten duela endozitosiaren prozesua; fruktosarekin eta glukosarekin probak eginda, bietako inork ez zuen prozesua aktibatu.

Orain, endozitosiaren bidez sartzen den sakarosa hori almidoia ekoizteko erabiltzen den jakin nahi dute ikertzaileek. Hori horrela bada, patataren edo artoaren almidoi-produkzioa handitzeko, adibidez, endozitosia indartu beharko da, prozesuaren mekanismo molekular nahiz genetikoak erabilita.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.