Landare karniboro ehiztaria

Landare karniboroek, oro har, euren atzaparretan erortzen diren intsektu txikiak jan beste aukerarik ez dute, ezin izaten dute eta euren jana bereizi. Baina Nature aldizkarian agertu denez, Brunei-ko euri-oihanean bizi den ‘pitxar-landareak’ (Nephentes albomarginata) termitak erakartzeko estrategia aparta dauka. Pitxar-itxura duelako deitzen zaio horrela.

Pitxarraren ahoaren inguruan ile zuri luzeak sortzen ditu eta termitak ingurutik igarotzen direnean, ezin izaten diote tentaldiari eutsi. Landarearekin topo egiten duen termitak taldeko beste guztiei abisua pasatzen die eta, ileak jaten ari diren bitartean, bata bestearen atzetik erortzen dira pitxar-landarearen ahoan.

Termitak gutxitan jaten ditu, baina aldiro otordu bikaina egiten du landareak. Alemaniako ikertzaileek adierazi dutenez, minutu batean 22 termita eror daitezke landarearen ahoan. Oraingoz, Brunei-ko pitxar-landarea da estrategia harrapariak dituen landare karniboro bakarra.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila