Landa-eremuko mikroorganismoek asma izateko arriskua txikitzen dute hirian

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

landa-eremuko-mikroorganismoek-asma-izateko-arrisk
Arg. thedanw / Pixabay

Hirietako etxeetako hautsean landa-eremuan ohikoak diren mikroorganismoak daudenean arrisku txikiagoa dago haurrek asma izateko; ondorio horretara iritsi dira Nature Medicine aldizkarian argitaratu berri duten lan batean.

Lehenengo Finlandiako laurehun etxetako hautseko mikrobiota aztertu zuten ikertzaileek. Etxe batzuk landa-eremukoak ziren, eta besteak hirikoak; eta bi multzo horien artean zeuden desberdintasunak identifikatu zituzten. Gero, Alemaniako mila haur hiritarren etxeetako hautsa aztertu zuten, eta ikusi dute, hirian bizi arren, hautseko mikrobiota landa-eremukoaren antzekoa den kasuetan haurrek asma izateko arriskua txikiagoa dela.

Ikertzaileek aitortu dute ikerketa honetatik ezin dela zuzenean ondorioztatu mikroorganismo jakin batzuek asmatik babesten dutenik, baina bai ingurumeneko mikroorganismoek lotura zuzena duela asmarekin, eta hori kontuan hartzea asmari aurre egiteko bide bat izan daitekeela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila