Laborategi barruko eremu magnetikorik handiena

400 megagausseko indukzioa duen eremu magnetikoa eragitea lortu dute Ingalaterrako Rutherford Appleton laborategiko kimikariek. Horretarako, indar handiko laser-pultsuak pasarazi dituzte plasma dentso batetik.

Esperimentuan erabili dituzten laser-pultsuek pikosegundo bakar batzuk irauten dute, eta, ondorioz, eremu magnetiko indartsuaz gain, plasmak igorritako argia eragin dute zientzialariek. Argi hori neurtuta, eremu magnetikoaren indukzioa zenbatekoa den ondorioztatu dute, hain zuzen ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila