Korrikalarientzako bi lege

Korrikalariek beren probetan lortzen dituzten munduko errekorrak, estatistikek diotenez lege edo formula matematiko baten araberakoak dira. Formula horrek, hain zuzen, ibilitako distantzia eta giza ahalmenak lotzen ditu. Formula logaritmiko honen adierazpen grafikoa lerro zuzena da.

Horixe uste zen oraintxe arte, baina Sandra Savaglio eta Vincenzo Carbone ikertzaile italiarrek gaia aztertu eta besterik aurkitu dute, hau da, errekorrak bi legeren araberakoak dira . Oinezko lasterketa-mota guztiak hartu dituzte kontuan (100 metrokotik maratoiraino) eta igeriketakoak ere bai 850 eta 1.500 metro bitartekoak). Beren adierazpen grafikoan, ordea, haustura modukoa azaltzen da. Bai oinezko lasterketetan eta bai igeriketakoetan, haustura 150 eta 170 segundo bitartean azaltzen da (oinezko 1.000ko lasterketari edo igeriketan 200 metroko lasterketari dagokio). Ikertzaileek diotenez, haustura hori energi produkzioko bi zikloren arteko trantsizioa dagoelako gertatzen da. Lehen zikloa anaerobioa litzateke (oxigenorik behar ez duena) eta bigarrena aerobioa (oxigenoa behar duena).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila