Kontserbazio-nekazaritza Nafarroan

Kontserbazio-nekazaritza Nafarroan
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Nafarroako gune erdiidorrean —lantzen diren lurren % 57 errentagarriagoa da zereal-ustiapenetan kontserbazio-nekazaritza aplikatzea ohiko nekazaritza aplikatzea baino. Horixe ondorioztatu du Mª Jose Imaz Gurrutxaga ingeniari agronomoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu berri duen doktore-tesian.

Kontserbazio-nekazaritzan lurra ez da prestatzen, edo oso gutxi lantzen da, eta, gainera, lurraren zati bat estalita edukitzen da aurreko uztaren hondakinekin. Zehazki, egindako entseguetan ikusi da lurra landu gabe edo oso gutxi landuta (15 cm-raino landuta), hezeago egoten dela ohiko metodoekin landuta baino (30 cm-raino lurra landuta eta iraulita). Gainera, sistema horrek higaduraren aurka ere eragiten du, aurreko uztaren hondakinek euri-tanten kolpeak leuntzen dituztelako.

Bestalde, lurraren propietate fisikoak eta kimikoak hobetu egiten dira, eta, gainera, zizare gehiago hazten da lur horietan; horrek adierazten du lurraren kalitatea ona dela.

Metodo guztien alderaketa eginda, ikertzaileak lurra 15 cm-raino lantzea proposatzen du, hala ez delako izaten herbiziden beharrik.

Berriak labur
11
1
216
2006
1
027
Nekazaritza
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila