Kontrol estratosferikoa

Europako Helinet proiektuaren helburua trafikoa, ingurugiroa (hondamendi naturalak) eta banda zabaleko telekomunikazio-zerbitzuak (telebista digitala, Internet, hirugarren belaunaldiko komunikazio mugikorrak) kontrolatuko dituen plataforma estratosferikoa eraikitzea da.

Heliplat izena jarri dioten plataforma horrek hegazkin-itxura izango du; ez du tripulaziorik izango eta itsasoaren mailatik 17 kilometro inguruko altitudean hegan egingo du. Osagaien artean, telekomunikazio, telekontrol eta telematikarako osagai elektronikoak, motor elektrikoak, ekipo optikoak eta kamera adimenduak izango ditu. Hegoetan jarritako zelula fotovoltaikoak arduratuko dira motorrak elikatzeaz eta, eguzki-erradiaziorik ez dagoenean, errendimendu txikiko erregai-zelulak erabiliko dira.

Lurreratze-sistema automatikoa izango du. Orain arte, minisateliteak arduratu dira informazio hori jasotzeaz. Plataforma berri hauek, erabiltzen errazagoak izateaz gain, merkeagoak ere badira, lurrera itzuli eta berriro erabil baitaitezke. Gainera, ez dute hondakinik uzten espazioan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila