Kometaren kontuak

Austin kometak dezepzio handia sortu du astronomoen artean. Astronomoek aurkitu zutenean oso distiratsua zen eta zenbaitzuk aurresan zutenez, unerik distiratsuenean (apirilean eta maiatzean) Vega edo Begiurdina izarraren maila lortuko zuen. Alabaina, otsailetik aurrera bere distira-mailak behera egin zuen eta maximoa inork uste baino argimotelagoa izan da.

Seguruenik, Austin kometa lehen aldiz barneratzen ari da eguzki-sisteman Oorten hodeia utzi eta gero. Gainazaleko gas hegaskor izoztuen lurrinketak eragin zuen hasiera bateko distira handia, baina gas-kantitatea urrituz joan den neurrian, moteldu egin da kometaren distira.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.