Kezkak ordulari biologikoen abiaduraz

Mutazioak oso erregularki gertatzen dira mitokondrioetako ADNan eta, horregatik, prozesua eboluzioa neurtzeko ordulari biologikoaren oinarritzat hartzen da. Missouriko Unibertsitateko ikertzaileek Caenorhabditis elegans nematodoaren ordulari biologikoaren abiadura berriz neurtu dute eta uste baino ehun bider azkarragoa dela ikusi dute. Emaitza ezin da gizakietara edo beste espezieetara zuzenean estrapolatu, baina neurketa egiaztatzekotan espezieen adina berriz kalkulatu beharko litzateke. Baliteke, zenbait ikerketa eztabaidagarrik adierazi bezala, gizaki eta txinpantzeen arteko banaketa eta gizaki modernoaren agerraldia uste baino beranduago gertatu izana.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila